I'm FaDed http://crislorea.nireblog.com Thu, 05 Nov 2009 23:26:40 +0100 I'm FaDed http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://crislorea.nireblog.com http://nireblog.com Kritika literarioa http://crislorea.nireblog.com/post/2009/03/01/kritika-literarioa http://crislorea.nireblog.com/post/2009/03/01/kritika-literarioa Kritika literarioa
Atzerako zenbaketa - Gaztetxearen hutsuneari begira berbetan -Euskal Herria zer den -Puntapax - Ikara
Idazleei buruz: Karmele Jaio “Atzerako zenbaketa” -ren idazlea da. Karmele Jaio Gasteizen, Arabako hiriburuan jaioa da, 1970eko martxoaren 19an. Idazle honek idatzitako narrazioen artean “Hamabost zauri” (2004koa), eta “Zu bezain ahul (2007koa) daude; nobelen artean berriz, “Amaren eskuak”, non arrakasta handia izan du eta gaztelerara itzuli da.
“Aizu Paddy!” eta “Whiskey koloreko gauak” ,idatzi duen eleberri bakarra “Rebel Mayo Colorao” da, 2002. Urtean.Poemak ere idatzi ditu ala nola “Sex abaroa” eta “Bilbo dub kronikak”.

Pako Aristi ,“Euskal Herria zer den”ren idazlea, Azpeitian jaio zen, Urrestilla auzoan, 1963ko irailaren 17an. Idazle izateaz gain, kazetaria ere bada, EHUn lizentziatu zen kazetaritzan eta kazetari izan da, besteak beste, Euskadi Irratian, Herri Irratian eta EiTBko gidoilaria izan da ere. 1992an eta 1993an Rikardo Arregi saria irabazi zuen. Hainbat nobela, narrazio, poesia eta artikuluren egilea da.
Unai Elorriaga “Puntapax”en idazlea da. Bilbon jaio zen 1973ko otsailaren 14ean, baina txikitatik Algortan bizi da. Euskal filologian lizentziatua da. Jada 3 eleberri kaleratu ditu, eta beste batzuk euskarara itzuli ditu.
Tere Irastortza Zaldibian jaio zen 1961ean. Filologian lizentziatuta dago eta gaur egun irakaslea da. Hainbat nobela idatzi ditu.
Testuingurua :Gaur egungoa dela esango nuke.
argumentua: Amaia,35 urte ingurukoa emakumea merkatal gunera joaten da mutil laguna ikustera. Gogoratzen du nola gaztetxearen kanpoaldean ematen zituzten musuak, baina bat-batean sentitzen du nola gizonaren eskua tripatik gora doan, lehen bezala, baina zesarea-marka antzematen du eta Amaia lotsatu eta joateko erabakia hartzen du tipoa komunean dagoen bitartean.
“Gaztetxearen hutsuneari begira berbetan”: bertan, gaztetxeek gizartearen begirune txarra daukatela dio, eta idazleak azaltzen du nola bere garaian falangeko etxe bat okupatu eta gaztetxe bihurtu zuten.
“Euskal Herria zer den”: Pako Aristik Euskal Herria “norena” den dio istorio honetan: politikoen herria da, kirolarien herria da, sukaldariena, eta baita enpresarioena ere. Bere ustez, era komiko batean esanda, besteok hobe dugu etsitzea, mapa soziologikoan agertzen ez gara eta.
“Puntapax”: Pragako eta Amsterdameko teilatuei buruz hitz egiten du lehenik, eta gero Lisboa eta Londresi buruz, Pragako gaztetxean bueltatuz.
“Ikara”: ikara eta desbideratuak azaldu edo definitzen ditu era literario bat erabiltzen.
Gai nagusia: istorio labur baina esanguratsu hauekin irakurketa arinagoa egitea.
Pertsonaiak errealak dira, batez ere kontakizunak eguneroko arazoekin lotuta daudelako.
Irakurketa lineala.
Iritzi pertsonala: Gustukoa izan dut irakurri ditudan gauzetatik desberdina iruditu zaidalako.

Comments

]]>
Sun, 01 Mar 2009 18:53:29 +0100
SURFA, 50 URTEKO EUSKAL TRADIZIOA http://crislorea.nireblog.com/post/2009/02/15/surfa-50-urteko-euskal-tradizioa http://crislorea.nireblog.com/post/2009/02/15/surfa-50-urteko-euskal-tradizioa IRITZI ARTIKULUA
SURFA, 50 URTEKO EUSKAL TRADIZIOA
Orain dela hiru urte,2007ko apirilaren 22an Nora Arbelbide idatzitako surfari buruzko artikulua irakurri dut.
Euskal Herrian Peter Vietertel eta Dick Zanuck kaliforniarrak izan ziren surfa praktikatu zuten lehenak, Miarritzen 1956an.
Peter Viertel eta Dick Zanuck , Ernets Hemingwayren “The Sun Also Rises” eleberria zinemarako egokitzera joan ziren Miarritzera , lekuko uhinak ikusterakoan, segidan gogoratu zuten beraien eskualdekoen lotura zutela eta surfa egiten hasi ziren .Surfa oraindik ezezaguna zen Europan baina Dick Zanuckek Kalifornian praktikatzeko ohitura zuen.
Filmatzeko materiala kaliforniotik ekarri behar zuten ,telegrama bat bidali zuten eta materialen artean surfean egiteko taula sartzea eskatu zien Zanuck , Baina taula ez zen iritsi.
Taula bere aldetik Lapurdira iritsi zen eta Peter Viertel saiatu egin zen baina ez zekien nola erabili,azkenean ikastaro bat egin eta gero 1957ko udan lortu zuen.
60 . hamarkadan pertsona gutxi batzuk hasi ziren surfa praktikatzen eta laster hasi zen surflarien kopurua.1959an Waikiki Surf Cluba sortu zen Miarritzen,Surfari dedikatutako lehen elkartea.1964ansurf federazio a sortu zuten. Lapurdiko itsasaldea munduan zehar ibiltzen ziren mundu horretako geldiune saihestezina bilakatu zen.
80.hamarkadan Lehiaketak biderkatu ziren.
Honi esker gaur egun aktibitate ekonomiko handia dago Lapurdin surfarekin erlazionatuta . Batzuk “Europako Kalifornia txikia” deitzen dute. Orotara 190 enpresa daude , saltegiak eta surfarekin zerikusia daukaten inguruko aldizkariak kontatu 600 lanpostu dituen Donibane Lohizuneko Quiksilver-en Europako egoitza nagusiena .
Nik surfa oso gogoko izan dut txikitatik,harrigarria iruditzen zitzaidan ez nekien nola zen posible pertsona batek uretan horrelako gauzak egitea.Poliki poliki surf mota desberdinak ezagutzen hasi nintzen adb: Bodysurf , kneeboard ,Bodyboard eta Kayaksurf .
Bodysurf: taularik gabe egiten da gorputza olatuetan zehar irristatuz.
kneeboard: taularen gainean egiten da belauniko.
Bodyboard: taula etzanda egiten da,taula txiki batekin.
Kayaksurf: surfa bezalakoa da baina piragua batekin egiten da.
Nire ustez oso kirol polita da eta Peter Vietertel eta Dick Zanuck-i eskerrak ematen dizkiot Euskal Herrira surfa ekartzeagatik.

Comments

]]>
Sun, 15 Feb 2009 21:35:08 +0100
Telesail batzuk topikoei iraunarazten diete eta gazteengan eragin handia dute. http://crislorea.nireblog.com/post/2009/02/09/telesail-batzuk-topikoei-iraunarazten-diete-eta-gazteengan-eragin-handia-dute http://crislorea.nireblog.com/post/2009/02/09/telesail-batzuk-topikoei-iraunarazten-diete-eta-gazteengan-eragin-handia-dute Iritzi artikulua.
Telesail batzuk topikoei iraunarazten diete eta gazteengan eragin handia dute.

Artikulu honek kontatzen duena da Ramon Llullul unibertsitatean (katalunia)komunikazio irakasle talde batek egindako ikerketa da.Bertan tele5-eko “Los Serrano” telesaila aztertu egin dute gaur egungo neska eta mutilek duten jarrera ikusteko.
Ramon Llullul unibertsitateko irakasleak diotenez neskak oso errez maitemintzen dira, baino ni ez nago batere konforme,nire ustez telesaileko pertsonak paper bat jokatzen ari dira eta paperak esaten diona egin behar du eta errealitatean pertsonak diren bezala jokatzen dute eta erraz maitemindu egiten dira bai neskak eta bai mutilak eta alderantzizko kasuan ere bai neskak eta mutilak nekez maitemintzea.
Nire ustez gaur gelan hitz egin dugunarekin zerikusia du ,zeren eta euskaldunak baserritar deitzen bagaituzte naiz eta ez guztiak baserritarrak ez izan ,orduan zergatik izan behar da egia neskak sentimentalagoak garela , oso erraz maitemintzen garela edo mutilak bakarrik sexua buruan dutela?

Beste gauza bat ez zaidana gustatu izan da gaur egungo gazteek telesaileko pertsonaiak eredu giza ditugula eta etengabe imitatzen ditugula izan da,nire ustez ez ditugu imitatzen agian zure gustuko arropa erailtzen ba du ideiaren bat emateko balio du baino ez dugu imitatzen.Gainera pentsatzen dut geroz eta jende gehiago dagoela pertsonalitatearengandik desberdindu nahi dena eta moden kontua ,adb arropako edo musikakoa, bukatu dela orain bakoitz bere munduan bizi da eta nahi dituen arropak eta pentsaerak ditu.
Nire ustez estereotipo hauek norberaren buruaz barre egiteko da eta baita ere zein tontoak garen batzuetan erakusteko, baian gehiagorako ez gainera pertsona batzuek burla egiteko erabiltzen dute agian besteok beraien estereotipoaren berri izatearen beldur.
Nire ustez zure buruaz barre egitea ondo dago,lehengo zure akatsak begiratu behar dituzulako eta gero besteenak.
Nik pentsatzen dut Hitlerrek bere estereotipoaren beldur zuela eta hain zen handia bere buruarekin zuen konplexua beste pertsona batzuek “zirikatu”( hil eta ez dakit zenbat gauza gehiago)egin zituela tapatu nahian,baino esan dudan bezala nire usteak dira.

Cristina Suarez

Comments

]]>
Mon, 09 Feb 2009 19:52:24 +0100
Urruzuno 2007 http://crislorea.nireblog.com/post/2009/02/01/urruzuno-2007 http://crislorea.nireblog.com/post/2009/02/01/urruzuno-2007 Kritika literarioa
Urruzuno 2007
Lau testu motzez osatuta dago :
1 Amelia:
Idazlea: Jose Narbarte Hernandez.
Irundarra,Txingudi institutuan ikasi zuen .
Testuingurua:1993.uretan.
Argumentua: Amelia izeneko neska bat da.Bere amarekin bizi zen eta ama hiltzen zaio eta geroago bere aita eta amona bakarrik usten dute.
Gaia:Bakardadea dela esango nuke.
Pertsonaiak:Amelia aita eta amona.
Irakurketa:lineala eta erraz irakurtzekoa.
Hiztegia:Badaude ulertzen ez ditudan hitz batzuk baina testua ulertzen da.
Iritzi pertsonala: Gustukoa izan dut nahiz eta triste zamarra izan.
2 Gezurrak janez argaldu
Idazlea: Izaro Zinkunegi Barandiaran.
Azpeitikoa , ikastola ikasberrin ikasten du.
Testuingurua:Gaur egungoa.
Argumentua: Anorexia eta bulimiari buruzko poema bat da.Bertan kontatzen dena da fisikoari garrantzi gehiegi ematen zaiolako ze nolako gauzak egiten dituzten gaur egungo gazteek,
Gaia:Anorexia eta bulimia
Pertsonaiak:Ez dago pertsonai konkretu bat.
Irakurketa:Lineala.
Hiztegia:Erraza, oso ondo ulertzen da.
Iritzi pertsonala: Gustukoa izan dut nola espresatu duen bere hitzekin bere sentimenduak gai honen inguruan.oso polita.

3 Askatasun bila
Idazlea: Mikel Mancisidor Iztueta.
Andoaingoa, Aita Larramendi ikastolako ikaslea.
Testuingurua:Gaur egungoa.
Argumentua: Kongon ume soldadu bezala zegon ume baten istorioa kontatzen du,nola baitzen zituzten umeak eta gerraterako erabiltzen zituzten.Hies egiten saiatzen da baino Jeneralak hil egiten du.
Gaia:Gerratea eta askatasuna.
Irakurketa:Lineala.
Hiztegia:Erraza.
Iritzi pertsonala: Oso gogorra iruditu zait, baino gustukoa izan dut.

4 Hiru segundo eta erdi
Idazlea: Alaine Agirre Garmedia.
Bermeokoa ,Arozena-Barrueta’tar Benito Institutuko ikaslea.
Testuingurua:Gaur egungoa.
Argumentua: Maiteminduta dagoen mutil baten sentimenduak kontatzen ditu 3 segundutan izandakoak.
Gaia:Amodioa.
Irakurketa:Lineala
Hiztegia:Ez daude ezagutzen ez ditudan hitzik.
Iritzi pertsonala: Sentimentalegia nire gusturako baian gustoakoa izan dut irakurtzea.

Comments

]]>
Sun, 01 Feb 2009 20:40:18 +0100
Schindler-en zerrenda http://crislorea.nireblog.com/post/2009/01/19/schindler-en-zerrenda http://crislorea.nireblog.com/post/2009/01/19/schindler-en-zerrenda Schindler-en zerrenda
Schindler-en zerrenda bigaren gerrate mundialean gertatutako gauzei buruzkoa da,denok dakigun bezala Alemaniak hasi egin zuen eta munduan gertatutako liskar odoltsuena izan zen.Naziek judutarrak,beltzak,ijitoak eta abar haien borondatearen kontra hartu eta lanerako erabiltzen zituzten,lanerako balio ez zutenak hil egiten zituzten . Gehien ezagutzen dena judutarrei buruzkoa da eta hainbat film egin dira adb guk ikusitako Schindler-en zerrenda.
Pelikulan kontatzen dena judutarrek bizi eta jasan izan behar zuten egoerari buruzkoa da. Xabierrek esan zigun bezala Steven Spielberg sortutako filma da eta filma egiteko hainbat pertsonekin hitz egin zuen gero pelikula errealistagoa gertatzeko. Spielberg-ek filma txuri beltzez nahita egin zuen eta bakarrik momentu batean kolorera ikusten da ,neskatxo baten txaketa, geroago neska hura hilda agertzen da.Nire ustez Spielberg-ek erakutsi nahi izan duena da umeak ere gerratetan hil egiten direla eta horretarako kolorearekin jolas egin du.
Filma gustukoa izan dut ,horrelako filma gehiena gustuko izaten ditut,nahiz eta gogorregiak izan batzuetan, ondo dago gertatutako gauzak jakitea.Nahiz eta liburuetan jarri zer gertatu den nahiago dut filma batean ikustea ,liburuetan adb 50 milioi hildako egon zirela esaten du eta jendeak ez dio garrantzi gehiegi ematen , orain dela asko gertatu da ,ze axola dio zenbat hildako egon ziren eta horrelakoak esaten ditu jendeak ,baina pelikula batena guztiz desberdina da, judutarren ikuspuntutik ikus dezakezu ,zenbat gauza jasan izan behar zituzten eta nola hiltzen zituzten pertsonak ere inolako motibo eta errukirik gabe.
Baina Nazi guztiak ez zuten horrela pentsatzen eta filman ikusi dezakegun bezala Schindler judutarrak lagundu zituen, egia da bere fabrikan langile bezala erabiltze zituela baina ez zituen hiltzen.Eta pelikularen amaieran ikusten da nola Schindler-ek judutarren izenekin zerrenda bat egiten duen eta judutar horiek guztiak Nazien eskuetatik askatu zituen.Baita ere gerratea amaitzen denean ikusten da nola judutarrek eskertzen diote Schindler-i haiengatik egin zuen guztia eraztun bat oparituz.Gero ikusten da nola hiltzen duten Schindler eta gero salbatu zituen judutar guztiak harriak bere hilobira eramaten.

Comments

]]>
Mon, 19 Jan 2009 22:20:01 +0100
Iritzi artikulua: Erraldoiari Itzala? http://crislorea.nireblog.com/post/2008/11/09/iritzi-artikulua-erraldoiari-itzala http://crislorea.nireblog.com/post/2008/11/09/iritzi-artikulua-erraldoiari-itzala Erraldoiari Itzala?

Iritzi artikulua
Ni Eneko Gorrirekin ados nago munduan gehien zabaldu den edaria koka- kola dela esaten duenean.
Nire ustez ondo dago produktuak euskaratzea eta haien laguntzarekin euskara pixkanaka –pixkanaka bultzatzen joatea, baina zenbait gauza dakarten izenarekin utzi beharko genituzke adibidez koka-kola, oso edari internazionala denez beste leku batzuetara joatean ez genituzke arazorik edukiko koka-kola bat eskatzerakoan. Edo beste aukera bat izango litzateke bi hizkuntzetara saltzea horrela euskal herrikoa EHAK(Euskal Herriko Kola Alternatiboa) eta mundu osoan ezagutzen den Koka-kola hartzeko aukera izango genuke.
EHKA Koka-kola baino garestiagoa da eta nire ustez ez da bidezkoa Euskal Herrian sortutako delako eta Euskal Herrian saltzen delako eta koka-kola baino kalitate gutxiagoa du,horrekin ez dut esan nahi txarra denik,baina nire ustez jendeak ez du kalitate gutxiago duen produktu batengatik gehiago ordainduko.Adibidez Urretxuko gaztetxean EHKA saltzen dute koka-kola ordez baina nik ez dut gogoko ,orregatik esaten dut biak saldu beharko zituztela guztiok aukeratzeko aukera izateko.
Proiektu polita da baian pittin bat aldatu beharko lukete atseginago gertatzeko eta modu horretan kalitate hobeagoa izango du eta kalitate hobearekin Euskal Herriko jendeak erosi egingo du naiz eta koka-kola merkeagoa izan produktu horrek Euskaldun sentiaraziko lukeelako jendeak edaten duenean.Pertsona batzuk ez dute hori onartuko baino jakin beharko zuten Euskal Herrian Euskal Herriko produktuak saltzeko aukera eta desadostasunak badituzte beste produktu batzuk erosteko aukera badute.
Nire ustez produktua hobetzen badute arrakasta handia izango du eta agian mundu osoan famatua izango da eta horrek Euskal Herriarentzako ona gertatuko litzateke eta agian turista gehiago erakarriko lituzke eta Euskal Herriaren ekonomia gora egingo luke.
Ez dakit egun batean horrelakorik gertatuko denik ,baino gustatuko litzaidake eguen batean, etorkizun hurbileko egunen batean,Euskal Herria horrelako gauza batengatik telebistan ateratzea jendea konturatzeko gauza onak era badauzkagula ez bakarrik gauza txarrak telebistak irudikatzen gaituen bezala.
Zorte on opa diet eta espero dut arrakasta handia izatea.

Egilea: Cristina Suarez

Comments

]]>
Sun, 09 Nov 2008 19:09:12 +0100
kritika literarioa IPUIN LIZUNAK! http://crislorea.nireblog.com/post/2008/10/26/kritika-literarioa-ipuin-lizunak http://crislorea.nireblog.com/post/2008/10/26/kritika-literarioa-ipuin-lizunak Kritika literarioa

IPUIN LIZUNAK
• Idazleari buruzko datuak: Aitor Arana 1963.ko Abenduaren 12an jaio zen Legazpin.
Egin dituen lanak:
Narrazioa
• Ipuin lizunak (1994, Haranburu)
• Onan (2000, Txalaparta)
• Sexuketan (2002, Hiria)
• Ezohiko ipuinak (2005, Hiria)
• Lehenbiziko ipuinak (2005, Hiria)
Nobela
• Historia lazgarria (2001, Euskaltzaindia-BBK)
• Bost ahizpa (2003, Euskaltzaindia - BBK) - 178 orr.
• Aita-semeak (2005, Hiria)
Saiakera
• BBK-Euskaltzaindia literatura sarien historia (1958-2003) (2004, Euskaltzaindia)
• Etruskoak. Ziurtasunaren eta zalantzaren artean (2004, Hiria)
Haur eta gazte literatura
• Nitjerida eta Koomori saguzarrak (1998, Ibaizabal)
• Urtegi misteriotsua (1994, Elkar)
• Uxue eta Urtzi (1997, Ibaizabal)
• Afrikako semea (1991, Elkar)
• Irunberriko sorginak(2003, Txalaparta)
Antzerkia
• Azken gurasoak (2003, SM)
• Lagun mina (2003, Euskaltzaindia - BBK)
Hizkuntzalaritza
• Zaraitzuko hiztegia (2001, Hiria).
• Zaraitzuera. Irakurgaiak (2004, Hiria).

• Testuingurua: 1640
• Argumentua: Lehenengo ipuina:Maritxu aita indartsu bat zuen neskato bat zen.
Egun batean Maritxu herrira joan zen hildako lagun bati azken agurra emateko eta bat—batean norbaitek eskutik tira egin zion. Bartolo zen berarekin txortan egin zuen baina Maritxuk bero-bero utzita joan zen.
Hurrengo egunean iturrira joan zen eta Bartolo agertu zitzaion eta txortan egiten hasi ziren.Orduan . Maritxuren aita agertu eta hurbildu zitzaien poliki-poliki zarata egin gabe eta txortan harrapatu zituen.Bartolo korrika hasi zen baina Maritxuren aita harrapatu egin zuen eta Maritxurekin ezkontzeko esaten dio.
Bigarrena:Zientzialari batek gizon bat sortu egin nahi du eta gizaki baten garuna behar du.Egun batean taberna batean Iñaki izeneko gizon bat ezagutzen du eta hura hil egiten du bere garuna erabiltzeko.Iñakiren izena jartzen dio.Hurrengo egunean “Iñaki” esnatzen denean zientzialariari arropa kentzen dio eta txortan egiten bukatzen dute.
Hirugarrena:Josune eta Josu bikote bat zen.Josune istripu batean hil egiten da eta Josuk berarekin txortan egin nahi zuenez kanposantura joaten da.Josune lurperatuta dagoen tokira doa eta atera egiten du eta txortan egiten hasten da.Bi amaiera:
1Txorta egiten bukatzerakoan Josune berpiztu egiten da.
2Norbait hurbiltzen zaio eta ikustea nahi ez duenez Josuneren hilkutxan sartu egiten da eta or geratzen da atera ezinik.

• Gaia:Sexua
• Irakurketa: Irakurtzeko erreza.
• Hiztegia: Zailtasuna izan dut hitz batzuekin ezagutzen ez nituelako.
Iritzi pertsonala: Gustukoa izan dut,desberdina iruditu zaidalako.
Egilea: Cristina Suárez.

Comments

]]>
Sun, 26 Oct 2008 20:05:03 +0100
Kerik gabeko sua,surik gabeko kea http://crislorea.nireblog.com/post/2008/10/12/kerik-gabeko-suasurik-gabeko-kea http://crislorea.nireblog.com/post/2008/10/12/kerik-gabeko-suasurik-gabeko-kea IRITZI ARTIKULUA

Kerik gabeko sua, surik gabeko kea

Artikulua irakurtzen ari nintzela konturatu egin naiz Euskal Herrian tabakoaren “kontrako” legeak jartzen ari direla adibidez leku publikoetan erretzea debekatzea edo erretzaileentzako lekua aparte egitea, baina lege hauek ez direla betetzen leku guztietan, oraindik isunekin zigortzen ez delako,hala ere naiz eta leku guztietan legea ez bete tabakoaren salmentak gutxitu egin dira, oso ehuneko gutxitan baina gutxiagotu egin da.
Nire ustez horrelako legeak ondo daude erretzen ez dugun pertsonentzako, ez dugulako besteen kea arnastu behar edozein lekutan sartzen garenean eta baita ere tabakoa utzi nahi duten pertsonentzako laguntza modukoa izan daitekeelako, leku publikoetan ez erretzera obligatua dagoelako.
Guztiok dakigunez erretzeak gaixotasunak ekar ditzake adibidez biriketako minbizia.Eta baita ere estetikoki begiratzen badugu ondorioak izan ditzake adibidez hortzak beltzak jartzea eta hortzak belztuta izatea ere gure osasunerako txarra da. Erretzen ez duten pertsonei erretzaile pasiboak deitzen zaie,erretzaile pasiboak erretzaile aktiboak,hau da,erretzen duten pertsonak,baino kutsatuagoak izaten dira.Gauza hauek guztiengatik jendeak erretzeari utzi beharko liokeela pentsatzen dut haien bizia “arriskuan” jartzen dutelako eta erretzen ez dutenena ere.
Horrekin ez dut esan nahi tabakoa debekatu behar dutenik, bakarrik erre nahi duten pertsonak haien etxeetan egin dezaten besteei kalte egiten ez dieten lekuetan, azkenean erre egin nahi badute haien arazoa da, baina besteak molestatu gabe.
Pertsona askok erretzeagatik inportanteagoak direla pentsatzen dute edo gazteen kasuan pertsona helduak direla adierazteko edo pentsatzen dutelako.Horri buruz nik pentsatzen dudana da hori guztia tontakeri hutsa da eta zure bizia hil egiten zaituen gauza baten menpean egotea penagarria edo lotsagarria da, baian bakarrik nire iritsia da.
Bukatzeko esateko geratzen zaidan gauza bakarra da erretzea edo ez erretzea zure esku dagoela, ez zarela pertsona hobea edo txarragoa izango egiteagatik, baian egiten baduzu gero etortzen diren ondorioen arduradun izan beharko zara.
Beno artikulu honi buruz ez daukat ezer gehiago esateko.
Gustuko izatea espero dut.

Egilea:Cristina Suárez

Comments

]]>
Sun, 12 Oct 2008 17:58:33 +0100
Iritzi artikulua http://crislorea.nireblog.com/post/2008/10/03/iritzi-artikulua http://crislorea.nireblog.com/post/2008/10/03/iritzi-artikulua IRITZI ARTIKULUA

Mehatxuek ilundutako bizitza

Nire ustez artikuluan agertzen den “Maite” izeneko emakumea bezala emakume asko eta asko daude.Horrelako kasuekin matxismoa oraindik existitu egiten dela ikusi dezakegu(gizonezkoak esaten duena egiten ez badu jo egingo duela esaten dio edo jo egiten du zuzenean). Harritu egiten nauena da tratu txarreko kasu edo adibide asko daudela eta laguntza ez emate agatik emakumea hil egiten dutela azkenean eta ori ikusi ondoren justiziak oraindik ezer ez egitea naiz eta salaketak egon . Nik pentsatzen dut alderantzizko kasua izango balitz(emakumeak gizonezkoa jotzea)justiziak laguntza emango ziola eta seguruenik emakumea kartzelan sartuko zutela(edo horrelako beste gauzaren bat)horregatik ere matxismoarengatik berriz ere.
“Maiteren” kasuan “Maitek” haurrera egiteko indarrak ditu baian beste batzuk berriz,berriro jotzearen beldurrez(edo beste batzuetan seme-alabak jotzearen beldurrez)daude eta ez dute ezer egiten eta justiziak laguntzen ez dienez beldurrarekin bizi egin behar dute edo “Maite” egin zuen bezala justizia bere kabuz hartzea.
Ulertzen ez dudana da pertsona batek maite duen(edo ori esaten du)beste pertsona bati jo diezaioken,normalean kontrakoa izaten da gorroto ditugun pertsonak jotzea(horrek ez du esan nahi ondo dagoenik) ,orduan gorroto egiten badu zergatik dago berarekin?,edo nola izan dezaken pertsona batek hain obsesio handia pertsona batekin jutea ez usteko?ni pentsatzen dut pertsona horiek laguntza psikologikoa edo psikiatrikoa behar dute.
Beste gauza bat ulertzen ez dudana justiziak “odol delituak” egon arte ezin duela ezer egin(Eta zer gertatzen da psikologikoekin?azkenen batean zauriak sendatu egiten dira baian min psikologikoa oso zaila da. ),orduan hil egiten duen arte ez dute ezer egingo eta hil eta gero zertarako behar du laguntza!orri justizia deitzen badiogu ez dut jakin nahi zerri deitzen diogun injustizia.
Bukatzeko nik espero dudana da urteekin egora hauek murriztea(justiziaren laguntzaz edo laguntzarik gabe) edo behingoz bukatzea eta denok elkarrekin beldurrik gabe bizi ahal izatea,biolentziarik gabe(tratu txarrak,gerrateak etab…) eta horrela munduaz leku egokiago bihurtzen guretzako eta gure ondoren etorriko diren guztiontzat.

Egilea: Cristina Suárez

Comments

]]>
Fri, 03 Oct 2008 14:31:32 +0100
kritika literarioa Pololoak! http://crislorea.nireblog.com/post/2008/09/29/kritika-literarioa-pololoak http://crislorea.nireblog.com/post/2008/09/29/kritika-literarioa-pololoak Kritika literarioa
POLOLOAK poxpoliñen lurriña
•Xabinator-en balentriak

• Idazleari buruzko datuak: Patxi Gallego Errenterian 1973.urteko irailaren hamarrean jaio zen.
Arte ederrak ikasi zituen eta D.BH-ko ikasleei klase ematen zien.
“Pololoak: Poxpoliñen lurriña” eta “Pololak II: Poxpoliñaren bahiketa” idatzi ditu.
• Testuingurua:XX.mendea
• Argumentua:Xabi Euskal Herriko neskatxen heroia da ,baina lehen ez zen horrelako sexu harremanekin arazoak izan zituelako eta ori konpontzeko psikologoarengana joaten zen.Egunak batzuk geroago euskal emakumeak usaintzen zituela konturatu zen.Hortik haurrera botereak agertzen hasi zitzaizkion. Eta beste aldetik Kariñe izeneko neska bat dago, Euskal Herria txikitatik maite izan duena.Kriñe mutilekin oso esperientzia txarrak izan ditu .Egun batean Kariñe eta xabi topo egiten dute eta elkar maitemindu egiten dira.
• Gaia: Umorearen bitartez Euskal Herriko politika situazioa kritikatzea.
• Irakurketa:Korapilatsua.
• Hiztegia: Erabiltzen ez ditudan hitz asko agertzen dira baino ez dut irakurtzeko zailtasun handirik izan.
Iritzi pertsonala: gustukoa izan dut grazia eman didalako eta barre asko egin dudalako.

Egilea: Cristina Suárez.

Comments

]]>
Mon, 29 Sep 2008 13:19:01 +0100