Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kritika literarioa

Kritika literarioa
Atzerako zenbaketa - Gaztetxearen hutsuneari begira berbetan -Euskal Herria zer den -Puntapax - Ikara
Idazleei buruz: Karmele Jaio “Atzerako zenbaketa” -ren idazlea da. Karmele Jaio Gasteizen, Arabako hiriburuan jaioa da, 1970eko martxoaren 19an. Idazle honek idatzitako narrazioen artean “Hamabost zauri” (2004koa), eta “Zu bezain ahul (2007koa) daude; nobelen artean berriz, “Amaren eskuak”, non arrakasta handia izan du eta gaztelerara itzuli da.
“Aizu Paddy!” eta “Whiskey koloreko gauak” ,idatzi duen eleberri bakarra “Rebel Mayo Colorao” da, 2002. Urtean.Poemak ere idatzi ditu ala nola “Sex abaroa” eta “Bilbo dub kronikak”.

Pako Aristi ,“Euskal Herria zer den”ren idazlea, Azpeitian jaio zen, Urrestilla auzoan, 1963ko irailaren 17an. Idazle izateaz gain, kazetaria ere bada, EHUn lizentziatu zen kazetaritzan eta kazetari izan da, besteak beste, Euskadi Irratian, Herri Irratian eta EiTBko gidoilaria izan da ere. 1992an eta 1993an Rikardo Arregi saria irabazi zuen. Hainbat nobela, narrazio, poesia eta artikuluren egilea da.
Unai Elorriaga “Puntapax”en idazlea da. Bilbon jaio zen 1973ko otsailaren 14ean, baina txikitatik Algortan bizi da. Euskal filologian lizentziatua da. Jada 3 eleberri kaleratu ditu, eta beste batzuk euskarara itzuli ditu.
Tere Irastortza Zaldibian jaio zen 1961ean. Filologian lizentziatuta dago eta gaur egun irakaslea da. Hainbat nobela idatzi ditu.
Testuingurua :Gaur egungoa dela esango nuke.
argumentua: Amaia,35 urte ingurukoa emakumea merkatal gunera joaten da mutil laguna ikustera. Gogoratzen du nola gaztetxearen kanpoaldean ematen zituzten musuak, baina bat-batean sentitzen du nola gizonaren eskua tripatik gora doan, lehen bezala, baina zesarea-marka antzematen du eta Amaia lotsatu eta joateko erabakia hartzen du tipoa komunean dagoen bitartean.
“Gaztetxearen hutsuneari begira berbetan”: bertan, gaztetxeek gizartearen begirune txarra daukatela dio, eta idazleak azaltzen du nola bere garaian falangeko etxe bat okupatu eta gaztetxe bihurtu zuten.
“Euskal Herria zer den”: Pako Aristik Euskal Herria “norena” den dio istorio honetan: politikoen herria da, kirolarien herria da, sukaldariena, eta baita enpresarioena ere. Bere ustez, era komiko batean esanda, besteok hobe dugu etsitzea, mapa soziologikoan agertzen ez gara eta.
“Puntapax”: Pragako eta Amsterdameko teilatuei buruz hitz egiten du lehenik, eta gero Lisboa eta Londresi buruz, Pragako gaztetxean bueltatuz.
“Ikara”: ikara eta desbideratuak azaldu edo definitzen ditu era literario bat erabiltzen.
Gai nagusia: istorio labur baina esanguratsu hauekin irakurketa arinagoa egitea.
Pertsonaiak errealak dira, batez ere kontakizunak eguneroko arazoekin lotuta daudelako.
Irakurketa lineala.
Iritzi pertsonala: Gustukoa izan dut irakurri ditudan gauzetatik desberdina iruditu zaidalako.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>