Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

SURFA, 50 URTEKO EUSKAL TRADIZIOA

IRITZI ARTIKULUA
SURFA, 50 URTEKO EUSKAL TRADIZIOA
Orain dela hiru urte,2007ko apirilaren 22an Nora Arbelbide idatzitako surfari buruzko artikulua irakurri dut.
Euskal Herrian Peter Vietertel eta Dick Zanuck kaliforniarrak izan ziren surfa praktikatu zuten lehenak, Miarritzen 1956an.
Peter Viertel eta Dick Zanuck , Ernets Hemingwayren “The Sun Also Rises” eleberria zinemarako egokitzera joan ziren Miarritzera , lekuko uhinak ikusterakoan, segidan gogoratu zuten beraien eskualdekoen lotura zutela eta surfa egiten hasi ziren .Surfa oraindik ezezaguna zen Europan baina Dick Zanuckek Kalifornian praktikatzeko ohitura zuen.
Filmatzeko materiala kaliforniotik ekarri behar zuten ,telegrama bat bidali zuten eta materialen artean surfean egiteko taula sartzea eskatu zien Zanuck , Baina taula ez zen iritsi.
Taula bere aldetik Lapurdira iritsi zen eta Peter Viertel saiatu egin zen baina ez zekien nola erabili,azkenean ikastaro bat egin eta gero 1957ko udan lortu zuen.
60 . hamarkadan pertsona gutxi batzuk hasi ziren surfa praktikatzen eta laster hasi zen surflarien kopurua.1959an Waikiki Surf Cluba sortu zen Miarritzen,Surfari dedikatutako lehen elkartea.1964ansurf federazio a sortu zuten. Lapurdiko itsasaldea munduan zehar ibiltzen ziren mundu horretako geldiune saihestezina bilakatu zen.
80.hamarkadan Lehiaketak biderkatu ziren.
Honi esker gaur egun aktibitate ekonomiko handia dago Lapurdin surfarekin erlazionatuta . Batzuk “Europako Kalifornia txikia” deitzen dute. Orotara 190 enpresa daude , saltegiak eta surfarekin zerikusia daukaten inguruko aldizkariak kontatu 600 lanpostu dituen Donibane Lohizuneko Quiksilver-en Europako egoitza nagusiena .
Nik surfa oso gogoko izan dut txikitatik,harrigarria iruditzen zitzaidan ez nekien nola zen posible pertsona batek uretan horrelako gauzak egitea.Poliki poliki surf mota desberdinak ezagutzen hasi nintzen adb: Bodysurf , kneeboard ,Bodyboard eta Kayaksurf .
Bodysurf: taularik gabe egiten da gorputza olatuetan zehar irristatuz.
kneeboard: taularen gainean egiten da belauniko.
Bodyboard: taula etzanda egiten da,taula txiki batekin.
Kayaksurf: surfa bezalakoa da baina piragua batekin egiten da.
Nire ustez oso kirol polita da eta Peter Vietertel eta Dick Zanuck-i eskerrak ematen dizkiot Euskal Herrira surfa ekartzeagatik.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>