Schindler-en zerrenda
Schindler-en zerrenda
Schindler-en zerrenda bigaren gerrate mundialean gertatutako gauzei buruzkoa da,denok dakigun bezala Alemaniak hasi egin zuen eta munduan gertatutako liskar odoltsuena izan zen.Naziek judutarrak,beltzak,ijitoak eta abar haien borondatearen kontra hartu eta lanerako erabiltzen zituzten,lanerako balio ez zutenak hil egiten zituzten . Gehien ezagutzen dena judutarrei buruzkoa da eta hainbat film egin dira adb guk ikusitako Schindler-en zerrenda.
Pelikulan kontatzen dena judutarrek bizi eta jasan izan behar zuten egoerari buruzkoa da. Xabierrek esan zigun bezala Steven Spielberg sortutako filma da eta filma egiteko hainbat pertsonekin hitz egin zuen gero pelikula errealistagoa gertatzeko. Spielberg-ek filma txuri beltzez nahita egin zuen eta bakarrik momentu batean kolorera ikusten da ,neskatxo baten txaketa, geroago neska hura hilda agertzen da.Nire ustez Spielberg-ek erakutsi nahi izan duena da umeak ere gerratetan hil egiten direla eta horretarako kolorearekin jolas egin du.
Filma gustukoa izan dut ,horrelako filma gehiena gustuko izaten ditut,nahiz eta gogorregiak izan batzuetan, ondo dago gertatutako gauzak jakitea.Nahiz eta liburuetan jarri zer gertatu den nahiago dut filma batean ikustea ,liburuetan adb 50 milioi hildako egon zirela esaten du eta jendeak ez dio garrantzi gehiegi ematen , orain dela asko gertatu da ,ze axola dio zenbat hildako egon ziren eta horrelakoak esaten ditu jendeak ,baina pelikula batena guztiz desberdina da, judutarren ikuspuntutik ikus dezakezu ,zenbat gauza jasan izan behar zituzten eta nola hiltzen zituzten pertsonak ere inolako motibo eta errukirik gabe.
Baina Nazi guztiak ez zuten horrela pentsatzen eta filman ikusi dezakegun bezala Schindler judutarrak lagundu zituen, egia da bere fabrikan langile bezala erabiltze zituela baina ez zituen hiltzen.Eta pelikularen amaieran ikusten da nola Schindler-ek judutarren izenekin zerrenda bat egiten duen eta judutar horiek guztiak Nazien eskuetatik askatu zituen.Baita ere gerratea amaitzen denean ikusten da nola judutarrek eskertzen diote Schindler-i haiengatik egin zuen guztia eraztun bat oparituz.Gero ikusten da nola hiltzen duten Schindler eta gero salbatu zituen judutar guztiak harriak bere hilobira eramaten.


Zabaldu
del.icio.us