Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Iritzi artikulua: Erraldoiari Itzala?

Erraldoiari Itzala?

Iritzi artikulua
Ni Eneko Gorrirekin ados nago munduan gehien zabaldu den edaria koka- kola dela esaten duenean.
Nire ustez ondo dago produktuak euskaratzea eta haien laguntzarekin euskara pixkanaka –pixkanaka bultzatzen joatea, baina zenbait gauza dakarten izenarekin utzi beharko genituzke adibidez koka-kola, oso edari internazionala denez beste leku batzuetara joatean ez genituzke arazorik edukiko koka-kola bat eskatzerakoan. Edo beste aukera bat izango litzateke bi hizkuntzetara saltzea horrela euskal herrikoa EHAK(Euskal Herriko Kola Alternatiboa) eta mundu osoan ezagutzen den Koka-kola hartzeko aukera izango genuke.
EHKA Koka-kola baino garestiagoa da eta nire ustez ez da bidezkoa Euskal Herrian sortutako delako eta Euskal Herrian saltzen delako eta koka-kola baino kalitate gutxiagoa du,horrekin ez dut esan nahi txarra denik,baina nire ustez jendeak ez du kalitate gutxiago duen produktu batengatik gehiago ordainduko.Adibidez Urretxuko gaztetxean EHKA saltzen dute koka-kola ordez baina nik ez dut gogoko ,orregatik esaten dut biak saldu beharko zituztela guztiok aukeratzeko aukera izateko.
Proiektu polita da baian pittin bat aldatu beharko lukete atseginago gertatzeko eta modu horretan kalitate hobeagoa izango du eta kalitate hobearekin Euskal Herriko jendeak erosi egingo du naiz eta koka-kola merkeagoa izan produktu horrek Euskaldun sentiaraziko lukeelako jendeak edaten duenean.Pertsona batzuk ez dute hori onartuko baino jakin beharko zuten Euskal Herrian Euskal Herriko produktuak saltzeko aukera eta desadostasunak badituzte beste produktu batzuk erosteko aukera badute.
Nire ustez produktua hobetzen badute arrakasta handia izango du eta agian mundu osoan famatua izango da eta horrek Euskal Herriarentzako ona gertatuko litzateke eta agian turista gehiago erakarriko lituzke eta Euskal Herriaren ekonomia gora egingo luke.
Ez dakit egun batean horrelakorik gertatuko denik ,baino gustatuko litzaidake eguen batean, etorkizun hurbileko egunen batean,Euskal Herria horrelako gauza batengatik telebistan ateratzea jendea konturatzeko gauza onak era badauzkagula ez bakarrik gauza txarrak telebistak irudikatzen gaituen bezala.
Zorte on opa diet eta espero dut arrakasta handia izatea.

Egilea: Cristina Suarez


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>