Kerik gabeko sua,surik gabeko kea
IRITZI ARTIKULUA
Kerik gabeko sua, surik gabeko kea
Artikulua irakurtzen ari nintzela konturatu egin naiz Euskal Herrian tabakoaren “kontrako” legeak jartzen ari direla adibidez leku publikoetan erretzea debekatzea edo erretzaileentzako lekua aparte egitea, baina lege hauek ez direla betetzen leku guztietan, oraindik isunekin zigortzen ez delako,hala ere naiz eta leku guztietan legea ez bete tabakoaren salmentak gutxitu egin dira, oso ehuneko gutxitan baina gutxiagotu egin da.
Nire ustez horrelako legeak ondo daude erretzen ez dugun pertsonentzako, ez dugulako besteen kea arnastu behar edozein lekutan sartzen garenean eta baita ere tabakoa utzi nahi duten pertsonentzako laguntza modukoa izan daitekeelako, leku publikoetan ez erretzera obligatua dagoelako.
Guztiok dakigunez erretzeak gaixotasunak ekar ditzake adibidez biriketako minbizia.Eta baita ere estetikoki begiratzen badugu ondorioak izan ditzake adibidez hortzak beltzak jartzea eta hortzak belztuta izatea ere gure osasunerako txarra da. Erretzen ez duten pertsonei erretzaile pasiboak deitzen zaie,erretzaile pasiboak erretzaile aktiboak,hau da,erretzen duten pertsonak,baino kutsatuagoak izaten dira.Gauza hauek guztiengatik jendeak erretzeari utzi beharko liokeela pentsatzen dut haien bizia “arriskuan” jartzen dutelako eta erretzen ez dutenena ere.
Horrekin ez dut esan nahi tabakoa debekatu behar dutenik, bakarrik erre nahi duten pertsonak haien etxeetan egin dezaten besteei kalte egiten ez dieten lekuetan, azkenean erre egin nahi badute haien arazoa da, baina besteak molestatu gabe.
Pertsona askok erretzeagatik inportanteagoak direla pentsatzen dute edo gazteen kasuan pertsona helduak direla adierazteko edo pentsatzen dutelako.Horri buruz nik pentsatzen dudana da hori guztia tontakeri hutsa da eta zure bizia hil egiten zaituen gauza baten menpean egotea penagarria edo lotsagarria da, baian bakarrik nire iritsia da.
Bukatzeko esateko geratzen zaidan gauza bakarra da erretzea edo ez erretzea zure esku dagoela, ez zarela pertsona hobea edo txarragoa izango egiteagatik, baian egiten baduzu gero etortzen diren ondorioen arduradun izan beharko zara.
Beno artikulu honi buruz ez daukat ezer gehiago esateko.
Gustuko izatea espero dut.
Egilea:Cristina Suárez


Zabaldu
del.icio.us