Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Otsaila 2009

SURFA, 50 URTEKO EUSKAL TRADIZIOA

crispy 15/02/2009 @ 21:35

IRITZI ARTIKULUA
SURFA, 50 URTEKO EUSKAL TRADIZIOA
Orain dela hiru urte,2007ko apirilaren 22an Nora Arbelbide idatzitako surfari buruzko artikulua irakurri dut.
Euskal Herrian Peter Vietertel eta Dick Zanuck kaliforniarrak izan ziren surfa praktikatu zuten lehenak, Miarritzen 1956an.
Peter Viertel eta Dick Zanuck , Ernets Hemingwayren “The Sun Also Rises” eleberria zinemarako egokitzera joan ziren Miarritzera , lekuko uhinak ikusterakoan, segidan gogoratu zuten beraien eskualdekoen lotura zutela eta surfa egiten hasi ziren .Surfa oraindik ezezaguna zen Europan baina Dick Zanuckek Kalifornian praktikatzeko ohitura zuen.
Filmatzeko materiala kaliforniotik ekarri behar zuten ,telegrama bat bidali zuten eta materialen artean surfean egiteko taula sartzea eskatu zien Zanuck , Baina taula ez zen iritsi.
Taula bere aldetik Lapurdira iritsi zen eta Peter Viertel saiatu egin zen baina ez zekien nola erabili,azkenean ikastaro bat egin eta gero 1957ko udan lortu zuen.
60 . hamarkadan pertsona gutxi batzuk hasi ziren surfa praktikatzen eta laster hasi zen surflarien kopurua.1959an Waikiki Surf Cluba sortu zen Miarritzen,Surfari dedikatutako lehen elkartea.1964ansurf federazio a sortu zuten. Lapurdiko itsasaldea munduan zehar ibiltzen ziren mundu horretako geldiune saihestezina bilakatu zen.
80.hamarkadan Lehiaketak biderkatu ziren.
Honi esker gaur egun aktibitate ekonomiko handia dago Lapurdin surfarekin erlazionatuta . Batzuk “Europako Kalifornia txikia” deitzen dute. Orotara 190 enpresa daude , saltegiak eta surfarekin zerikusia daukaten inguruko aldizkariak kontatu 600 lanpostu dituen Donibane Lohizuneko Quiksilver-en Europako egoitza nagusiena .
Nik surfa oso gogoko izan dut txikitatik,harrigarria iruditzen zitzaidan ez nekien nola zen posible pertsona batek uretan horrelako gauzak egitea.Poliki poliki surf mota desberdinak ezagutzen hasi nintzen adb: Bodysurf , kneeboard ,Bodyboard eta Kayaksurf .
Bodysurf: taularik gabe egiten da gorputza olatuetan zehar irristatuz.
kneeboard: taularen gainean egiten da belauniko.
Bodyboard: taula etzanda egiten da,taula txiki batekin.
Kayaksurf: surfa bezalakoa da baina piragua batekin egiten da.
Nire ustez oso kirol polita da eta Peter Vietertel eta Dick Zanuck-i eskerrak ematen dizkiot Euskal Herrira surfa ekartzeagatik.

Telesail batzuk topikoei iraunarazten diete eta gazteengan eragin handia dute.

crispy 09/02/2009 @ 19:52

Iritzi artikulua.
Telesail batzuk topikoei iraunarazten diete eta gazteengan eragin handia dute.

Artikulu honek kontatzen duena da Ramon Llullul unibertsitatean (katalunia)komunikazio irakasle talde batek egindako ikerketa da.Bertan tele5-eko “Los Serrano” telesaila aztertu egin dute gaur egungo neska eta mutilek duten jarrera ikusteko.
Ramon Llullul unibertsitateko irakasleak diotenez neskak oso errez maitemintzen dira, baino ni ez nago batere konforme,nire ustez telesaileko pertsonak paper bat jokatzen ari dira eta paperak esaten diona egin behar du eta errealitatean pertsonak diren bezala jokatzen dute eta erraz maitemindu egiten dira bai neskak eta bai mutilak eta alderantzizko kasuan ere bai neskak eta mutilak nekez maitemintzea.
Nire ustez gaur gelan hitz egin dugunarekin zerikusia du ,zeren eta euskaldunak baserritar deitzen bagaituzte naiz eta ez guztiak baserritarrak ez izan ,orduan zergatik izan behar da egia neskak sentimentalagoak garela , oso erraz maitemintzen garela edo mutilak bakarrik sexua buruan dutela?

Beste gauza bat ez zaidana gustatu izan da gaur egungo gazteek telesaileko pertsonaiak eredu giza ditugula eta etengabe imitatzen ditugula izan da,nire ustez ez ditugu imitatzen agian zure gustuko arropa erailtzen ba du ideiaren bat emateko balio du baino ez dugu imitatzen.Gainera pentsatzen dut geroz eta jende gehiago dagoela pertsonalitatearengandik desberdindu nahi dena eta moden kontua ,adb arropako edo musikakoa, bukatu dela orain bakoitz bere munduan bizi da eta nahi dituen arropak eta pentsaerak ditu.
Nire ustez estereotipo hauek norberaren buruaz barre egiteko da eta baita ere zein tontoak garen batzuetan erakusteko, baian gehiagorako ez gainera pertsona batzuek burla egiteko erabiltzen dute agian besteok beraien estereotipoaren berri izatearen beldur.
Nire ustez zure buruaz barre egitea ondo dago,lehengo zure akatsak begiratu behar dituzulako eta gero besteenak.
Nik pentsatzen dut Hitlerrek bere estereotipoaren beldur zuela eta hain zen handia bere buruarekin zuen konplexua beste pertsona batzuek “zirikatu”( hil eta ez dakit zenbat gauza gehiago)egin zituela tapatu nahian,baino esan dudan bezala nire usteak dira.

Cristina Suarez

Urruzuno 2007

crispy 01/02/2009 @ 20:40

Kritika literarioa
Urruzuno 2007
Lau testu motzez osatuta dago :
1 Amelia:
Idazlea: Jose Narbarte Hernandez.
Irundarra,Txingudi institutuan ikasi zuen .
Testuingurua:1993.uretan.
Argumentua: Amelia izeneko neska bat da.Bere amarekin bizi zen eta ama hiltzen zaio eta geroago bere aita eta amona bakarrik usten dute.
Gaia:Bakardadea dela esango nuke.
Pertsonaiak:Amelia aita eta amona.
Irakurketa:lineala eta erraz irakurtzekoa.
Hiztegia:Badaude ulertzen ez ditudan hitz batzuk baina testua ulertzen da.
Iritzi pertsonala: Gustukoa izan dut nahiz eta triste zamarra izan.
2 Gezurrak janez argaldu
Idazlea: Izaro Zinkunegi Barandiaran.
Azpeitikoa , ikastola ikasberrin ikasten du.
Testuingurua:Gaur egungoa.
Argumentua: Anorexia eta bulimiari buruzko poema bat da.Bertan kontatzen dena da fisikoari garrantzi gehiegi ematen zaiolako ze nolako gauzak egiten dituzten gaur egungo gazteek,
Gaia:Anorexia eta bulimia
Pertsonaiak:Ez dago pertsonai konkretu bat.
Irakurketa:Lineala.
Hiztegia:Erraza, oso ondo ulertzen da.
Iritzi pertsonala: Gustukoa izan dut nola espresatu duen bere hitzekin bere sentimenduak gai honen inguruan.oso polita.

3 Askatasun bila
Idazlea: Mikel Mancisidor Iztueta.
Andoaingoa, Aita Larramendi ikastolako ikaslea.
Testuingurua:Gaur egungoa.
Argumentua: Kongon ume soldadu bezala zegon ume baten istorioa kontatzen du,nola baitzen zituzten umeak eta gerraterako erabiltzen zituzten.Hies egiten saiatzen da baino Jeneralak hil egiten du.
Gaia:Gerratea eta askatasuna.
Irakurketa:Lineala.
Hiztegia:Erraza.
Iritzi pertsonala: Oso gogorra iruditu zait, baino gustukoa izan dut.

4 Hiru segundo eta erdi
Idazlea: Alaine Agirre Garmedia.
Bermeokoa ,Arozena-Barrueta’tar Benito Institutuko ikaslea.
Testuingurua:Gaur egungoa.
Argumentua: Maiteminduta dagoen mutil baten sentimenduak kontatzen ditu 3 segundutan izandakoak.
Gaia:Amodioa.
Irakurketa:Lineala
Hiztegia:Ez daude ezagutzen ez ditudan hitzik.
Iritzi pertsonala: Sentimentalegia nire gusturako baian gustoakoa izan dut irakurtzea.