Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Urria 2008

kritika literarioa IPUIN LIZUNAK!

crispy 26/10/2008 @ 20:05

Kritika literarioa

IPUIN LIZUNAK
• Idazleari buruzko datuak: Aitor Arana 1963.ko Abenduaren 12an jaio zen Legazpin.
Egin dituen lanak:
Narrazioa
• Ipuin lizunak (1994, Haranburu)
• Onan (2000, Txalaparta)
• Sexuketan (2002, Hiria)
• Ezohiko ipuinak (2005, Hiria)
• Lehenbiziko ipuinak (2005, Hiria)
Nobela
• Historia lazgarria (2001, Euskaltzaindia-BBK)
• Bost ahizpa (2003, Euskaltzaindia - BBK) - 178 orr.
• Aita-semeak (2005, Hiria)
Saiakera
• BBK-Euskaltzaindia literatura sarien historia (1958-2003) (2004, Euskaltzaindia)
• Etruskoak. Ziurtasunaren eta zalantzaren artean (2004, Hiria)
Haur eta gazte literatura
• Nitjerida eta Koomori saguzarrak (1998, Ibaizabal)
• Urtegi misteriotsua (1994, Elkar)
• Uxue eta Urtzi (1997, Ibaizabal)
• Afrikako semea (1991, Elkar)
• Irunberriko sorginak(2003, Txalaparta)
Antzerkia
• Azken gurasoak (2003, SM)
• Lagun mina (2003, Euskaltzaindia - BBK)
Hizkuntzalaritza
• Zaraitzuko hiztegia (2001, Hiria).
• Zaraitzuera. Irakurgaiak (2004, Hiria).

• Testuingurua: 1640
• Argumentua: Lehenengo ipuina:Maritxu aita indartsu bat zuen neskato bat zen.
Egun batean Maritxu herrira joan zen hildako lagun bati azken agurra emateko eta bat—batean norbaitek eskutik tira egin zion. Bartolo zen berarekin txortan egin zuen baina Maritxuk bero-bero utzita joan zen.
Hurrengo egunean iturrira joan zen eta Bartolo agertu zitzaion eta txortan egiten hasi ziren.Orduan . Maritxuren aita agertu eta hurbildu zitzaien poliki-poliki zarata egin gabe eta txortan harrapatu zituen.Bartolo korrika hasi zen baina Maritxuren aita harrapatu egin zuen eta Maritxurekin ezkontzeko esaten dio.
Bigarrena:Zientzialari batek gizon bat sortu egin nahi du eta gizaki baten garuna behar du.Egun batean taberna batean Iñaki izeneko gizon bat ezagutzen du eta hura hil egiten du bere garuna erabiltzeko.Iñakiren izena jartzen dio.Hurrengo egunean “Iñaki” esnatzen denean zientzialariari arropa kentzen dio eta txortan egiten bukatzen dute.
Hirugarrena:Josune eta Josu bikote bat zen.Josune istripu batean hil egiten da eta Josuk berarekin txortan egin nahi zuenez kanposantura joaten da.Josune lurperatuta dagoen tokira doa eta atera egiten du eta txortan egiten hasten da.Bi amaiera:
1Txorta egiten bukatzerakoan Josune berpiztu egiten da.
2Norbait hurbiltzen zaio eta ikustea nahi ez duenez Josuneren hilkutxan sartu egiten da eta or geratzen da atera ezinik.

• Gaia:Sexua
• Irakurketa: Irakurtzeko erreza.
• Hiztegia: Zailtasuna izan dut hitz batzuekin ezagutzen ez nituelako.
Iritzi pertsonala: Gustukoa izan dut,desberdina iruditu zaidalako.
Egilea: Cristina Suárez.

Kerik gabeko sua,surik gabeko kea

crispy 12/10/2008 @ 17:58

IRITZI ARTIKULUA

Kerik gabeko sua, surik gabeko kea

Artikulua irakurtzen ari nintzela konturatu egin naiz Euskal Herrian tabakoaren “kontrako” legeak jartzen ari direla adibidez leku publikoetan erretzea debekatzea edo erretzaileentzako lekua aparte egitea, baina lege hauek ez direla betetzen leku guztietan, oraindik isunekin zigortzen ez delako,hala ere naiz eta leku guztietan legea ez bete tabakoaren salmentak gutxitu egin dira, oso ehuneko gutxitan baina gutxiagotu egin da.
Nire ustez horrelako legeak ondo daude erretzen ez dugun pertsonentzako, ez dugulako besteen kea arnastu behar edozein lekutan sartzen garenean eta baita ere tabakoa utzi nahi duten pertsonentzako laguntza modukoa izan daitekeelako, leku publikoetan ez erretzera obligatua dagoelako.
Guztiok dakigunez erretzeak gaixotasunak ekar ditzake adibidez biriketako minbizia.Eta baita ere estetikoki begiratzen badugu ondorioak izan ditzake adibidez hortzak beltzak jartzea eta hortzak belztuta izatea ere gure osasunerako txarra da. Erretzen ez duten pertsonei erretzaile pasiboak deitzen zaie,erretzaile pasiboak erretzaile aktiboak,hau da,erretzen duten pertsonak,baino kutsatuagoak izaten dira.Gauza hauek guztiengatik jendeak erretzeari utzi beharko liokeela pentsatzen dut haien bizia “arriskuan” jartzen dutelako eta erretzen ez dutenena ere.
Horrekin ez dut esan nahi tabakoa debekatu behar dutenik, bakarrik erre nahi duten pertsonak haien etxeetan egin dezaten besteei kalte egiten ez dieten lekuetan, azkenean erre egin nahi badute haien arazoa da, baina besteak molestatu gabe.
Pertsona askok erretzeagatik inportanteagoak direla pentsatzen dute edo gazteen kasuan pertsona helduak direla adierazteko edo pentsatzen dutelako.Horri buruz nik pentsatzen dudana da hori guztia tontakeri hutsa da eta zure bizia hil egiten zaituen gauza baten menpean egotea penagarria edo lotsagarria da, baian bakarrik nire iritsia da.
Bukatzeko esateko geratzen zaidan gauza bakarra da erretzea edo ez erretzea zure esku dagoela, ez zarela pertsona hobea edo txarragoa izango egiteagatik, baian egiten baduzu gero etortzen diren ondorioen arduradun izan beharko zara.
Beno artikulu honi buruz ez daukat ezer gehiago esateko.
Gustuko izatea espero dut.

Egilea:Cristina Suárez

Iritzi artikulua

crispy 03/10/2008 @ 14:31

IRITZI ARTIKULUA

Mehatxuek ilundutako bizitza

Nire ustez artikuluan agertzen den “Maite” izeneko emakumea bezala emakume asko eta asko daude.Horrelako kasuekin matxismoa oraindik existitu egiten dela ikusi dezakegu(gizonezkoak esaten duena egiten ez badu jo egingo duela esaten dio edo jo egiten du zuzenean). Harritu egiten nauena da tratu txarreko kasu edo adibide asko daudela eta laguntza ez emate agatik emakumea hil egiten dutela azkenean eta ori ikusi ondoren justiziak oraindik ezer ez egitea naiz eta salaketak egon . Nik pentsatzen dut alderantzizko kasua izango balitz(emakumeak gizonezkoa jotzea)justiziak laguntza emango ziola eta seguruenik emakumea kartzelan sartuko zutela(edo horrelako beste gauzaren bat)horregatik ere matxismoarengatik berriz ere.
“Maiteren” kasuan “Maitek” haurrera egiteko indarrak ditu baian beste batzuk berriz,berriro jotzearen beldurrez(edo beste batzuetan seme-alabak jotzearen beldurrez)daude eta ez dute ezer egiten eta justiziak laguntzen ez dienez beldurrarekin bizi egin behar dute edo “Maite” egin zuen bezala justizia bere kabuz hartzea.
Ulertzen ez dudana da pertsona batek maite duen(edo ori esaten du)beste pertsona bati jo diezaioken,normalean kontrakoa izaten da gorroto ditugun pertsonak jotzea(horrek ez du esan nahi ondo dagoenik) ,orduan gorroto egiten badu zergatik dago berarekin?,edo nola izan dezaken pertsona batek hain obsesio handia pertsona batekin jutea ez usteko?ni pentsatzen dut pertsona horiek laguntza psikologikoa edo psikiatrikoa behar dute.
Beste gauza bat ulertzen ez dudana justiziak “odol delituak” egon arte ezin duela ezer egin(Eta zer gertatzen da psikologikoekin?azkenen batean zauriak sendatu egiten dira baian min psikologikoa oso zaila da. ),orduan hil egiten duen arte ez dute ezer egingo eta hil eta gero zertarako behar du laguntza!orri justizia deitzen badiogu ez dut jakin nahi zerri deitzen diogun injustizia.
Bukatzeko nik espero dudana da urteekin egora hauek murriztea(justiziaren laguntzaz edo laguntzarik gabe) edo behingoz bukatzea eta denok elkarrekin beldurrik gabe bizi ahal izatea,biolentziarik gabe(tratu txarrak,gerrateak etab…) eta horrela munduaz leku egokiago bihurtzen guretzako eta gure ondoren etorriko diren guztiontzat.

Egilea: Cristina Suárez